Hasierako Egoitza, arestian ikusi dugun bezala, Madres Mercedariasen komentua izan zen, 1970. urtean Bariko San Nikolas eleizara lekualdatu zen arte.
Eliza honen lehen harria 1743. urteko abenduaren 6an jarri zen 1756.eko abuztuaren 11an inauguratua izan zelarik. Ospatzeko, Arenalean zezenketak egon ziren abuztuaren 19, 20 eta 21ean.
Ohikoa da bilbotarrak otsailaren 3an, San Blas egunean, eztarria zaintzeko, kordoiak eta malbazuri-goxokiak bedeinkatzera joatea.
Fatxadan Bilboko armarrÃa nabaritzen da (San Anton zubi eta eliza eta bi otso Haro familia ordezkatzen dutenak, eta hauen ondorengoa da Hiriaren fundatzailea). Ate nagusiaren gainean, tinpanoan, arrantzale-familia batzurekin batera, san Nikolasen irudia duen brontzezko erliebea. 1983.eko abuztuaren 23ko uholdeetan ura noraino heldu zen adierazten duen burdinl-xafla ere ikus daiteke.
Bilboko Mesedeetako Ama Birjina Kofradia