1945. urtean erabiltzen zen Abitua.
Eskubi aldean, 2010 urtean erabiltzen dena.

Abitua mozorro-txano urdin argiz eta ezkerreko besaigainean Kofradiaren armarria daraman kapa edo longaina zuriz osatuta dago abitua.

Eskularruak zuriak izango dira, zapatak eta galtzerdiak, berriz, beltzak, alkondara argia eta galtza ilunak.

Debekatuta dago prozesietatik eta Gobernu Batzordeak erabakitzen dituen ekintzetatik at abitua erabiltzea.

Anai bakoitza arduratuko da abitua bere jabetzakoa izateaz.

Eskurapena ezinezkoa gertatuko balitzaio, Kofradiak bere esku utziko du eta anai bakoitzaren ardura izango da abitua zaintzea eta jagotea, inori ezin izango diolarik laga.

Azken arnasa ematen duen arte izango du anaiak abitua, bere hilatorra baita.

Horregatik, apaizak abitua ezartzen duenean honako hau esaten da:

” (…) zuen arimak zuri eta garbi manten itzazue, ematen dizkizuegun abitu hauek bezelakoxekoak, Jainkoarenganatzeko balioko dizue eta (…)”.




Egungo armarria klarinaren estalkian.

Armarria

Kofradiaren armarri ofíziala Mesedeetako ordenarena izango da, zutohialean, dominetan, intsignietan, agiri ofizialetan eta Ikur bereizgarri gisa agertu behar den edozein gunetan erabiliko da.







Kofradiaren egungo Zutohiala.

Zutohiala

Zutohiala izango da Kofradiaren irudi gorporatiboa. Urre koloreko litsez, hiruki irudia izago du. Aurreko aldean hondo zuriz, Kofradiaren armarría egongo da, atzeko aldean, berriz, hondo urdin argiz, honako hitzak: “Santísima Virgen de la Merced-Bilbao”, urre kolorez brodaturik.

Bere adierazgarritasuna dela kausa, Gobernu Batzordeak horrela adierazten duen ekintza guztietan parte hartuko du, Azkeneko zutohiala 2007 urtean egin zen Ontenienteko Bordados Barbierren (Valencia)



1948ko Ostiral Santuko Prozesioa.

Domina

Domina anaien banakako ezaugarria izango da, Kofradiaren armarria barneratuko du eta urdin argi koloreko trentzatutako lokarri batez lotuko da.

Anaiek prozesio, gurtza-ekintza eta gobernu Batzordeak onartzen dituen une guzttietan eraman beharko dute. Beste edozein erabilera debekatuta egongo da.




1945eko Ostegun Santuko Prozesioa.


Zigilua

Agiri guztietan estanpatu beharko den zigiluak Kofradiaren armarría eraman beharko du.






Lotura-Anaiaren hagaia. 1943. urteko jatorrizkoa.

Hagaiak

Gobernuko Batzordeko kideek, bere karguaren ezaugarri gisa, prozesioetan goiko alderdian gurutze bat duen egurrezko hagaia erabiliko dute.

Abade anaiarena urre kolorekoa izango da; besteena, berriz, zilar kolorekoa izango da.



† Bilboko Mesedeetako Ama Birjina Kofradia †