Kofradiaren damuzko izaera kontutan hartuta, prozesioetan parte hartzea, bai antolatzen dituenetan, baita gonbidatu gisa doanetan ere, ekintza nagusitzat hartzen da.
Anaia guztiek behar besteko aurrerapenaz egon beharko dira Kofradiaren egoitzan prozesioan parte hartzeko, Kofradiaren abitu eta txanoaz, inolako ikurrik gabe erabili gabe, Gobernu Batzodeko kideek daramatzaten hagaiak izan ezik, eraztun, bitxi, eskumuturrik edota edozein eratako jantziak debekatuta daudelarik.
Penitentzia anonimoa izango da eta debekatuta dago harrokeri-ekintza oro.
Kofradia eratu ondoren galerazita dago erretzea eta txanoa jasotzea eta ahalik eta gutxien hitz egingo da; burututzen ari den penitentzia-ekintzari dagokion seriotasuna eta eratasuna mantendu beharko dira
Behin abitua jantzi eta gero anai bakoitzaren nortasuna, nortasun komunitarioa bihurtzen da egoitzatik ateratzen denetik berriro egoitzaratu arte.
Bilboko Mesedeetako Ama Birjina Kofradia